
Voltaren kondentsadorea
Voltaren kondentsadorea aurkitu duzu.
Aparatu hori Alessandro Volta (1975-1827) fisikari italiarrak asmatu zuen 1791. urtean.
Voltaren kondentsadorea gorputz bat elektrizitate estatikoz kargatuta dagoen neurtzea ahalbidetzen duen aparatu bat da, nahiz eta hura oso baxua izan.
Elementu hauekin hornitutako beirazko botila batekin eratzen da:
- Gomako berniz batekin isolatutako letoizko diskoz eratutako kondentsadore bat; goiko diskoak beirazko helduleku bat du.
- Kobrezko hagaxka bat, alde batetik diskoetako batekin konektatua eta beste aldetik urrezko bi hari edo xafla (eroale elektriko oso ona) eusten dituena.
- Botilaren oinarrian kokatutako kobrezko bi barra, urrezko xaflaren bi alboetara.
Hau da funtzionamendua:
Elektrizitate estatikoa neurtu nahi zaion gorputzeko poloetako bat beheko diskoarekin komunikarazten da eta, aldi berean, goiko diskoa zoruarekin komunikatzen da apur bat bustitako hatz batekin ukituz.
Modu horretan, karga positiboak eta negatiboak bi diskoetan metatzen dira.
Aparatua horrela kargatuta, lehendabizi hatza kendu eta ondoren gorputza kentzen da, urrezko xafletan mugimendurik sumatu gabe.
Diskoak elkartuta mantentzen diren bitartean, karga negatiboek eta positiboek erakarri egiten diote elkarri eta han metatuta mantentzen dira.
Baina goiko diskoa altxatzen baldin bada sistemaren ahalmena murriztu egiten da eta urrezko xaflen potentzial negatiboa areagotu egiten da eta, horren ondorioz, bereizi egiten dira. Urrezko harien bidez elektrizitatea duten kobrezko bi barrek eragin hori indartu egiten dute.
Neurriak
Oinarria: 38x14cm. Altuera: 14 cm.


Alessandro Volta
Alessandro Giuseppe Antonio Anastasio Volta italiar fisikaria 1745eko otsailaren 18an jaio zen Italiako Como hirian.
Humanismoaren arloan egin zituen oinarrizko eta erdi-mailako ikasketak; baina, goi-mailako heziketara iristean, prestakuntza zientifikoa aukeratu zuen.
1774an, fisikako irakasle izendatu zuten Comoko Errege Eskolan. Urtebete geroago, hain zuen, Voltak bere lehen asmakizuna egin zuen, elektrizitatearekin erlazionatutako tresna bat. Bi disko metaliko zituen gailuak, eroale heze batez bereiziak baina kanpoko zirkuitu baten bidez lotuak, eta, horrela, korronte elektriko jarraitua sortzea lortu zuen lehen aldiz. «Betiereko elektroforoa» zen, behin kargatuta dagoenean elektrizitatea beste objektu batzuetara transferi dezakeen gailua. 1776tik 1778ra bitartean, kimikan jardun zen, eta metano gasa aurkitu eta isolatu zuen. Urtebete geroago, 1779an, fisika esperimentaleko katedrako irakasle titular izendatu zuten Paviako Unibertsitatean.
Voltak Napoleon Bonaparteren miresmena piztu zuen pila elektrikoa asmatzeagatik. XIX. mendearen lehen erdian, korronte zuzenez hornitzeko iturri gisa erabiltzeko egiten ziren pila elektrikoak.
Voltak errekonozimendu zabala jaso zuen Europa osoan. 1805ean, Napoleon Bonaparte enperadoreak urteko pentsio bat esleitu zion eta Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuen. 1806an, Italiako Burdinazko Koroaren Errege Ordenako zaldun izatera iritsi zen. 1809an, Italiako Erresumako senatari izendatu zuten, eta 1810ean, Italiako Erresumako konde.
Zientzia eta teknologia maite dituzu?
Egin bat jakin-min handia duen gure komunitatearekin! Aurkitu “Laboratorium Sekretua”ren asmakizun zoragarriak eta “Jenio Asmatzaile” bihurtu zaitez!
Sartu!