Augustin-Jean Fresnel (1788-1827) 01 Fresnelen lentea Fresnelen lentea bere garaian oso lente berritzailea izan zen. Berez, gaur egun erabili egiten da oraindik esparru ugaritan. Linternetan, autoen faroetan edota errealitate birtualeko bisoretan aurki dezakezu...
Charles de Haldat du Lys (1770-1852) 02 Haldaten aparatua Haldaten aparatuak Hidrostatikaren Funtsezko Legea erakusten du. Lege horren arabera, edalontzi baten hondoaren gainean eragindako presioa hondo horren tamainaren baitakoa da, eta baita sakoneraren eta likidoaren dentsitatearen baitakoa ere, baina likido kopuruak eta edalontziaren formak ez dute eraginik.
Otto de Guericke (Otto de Guericke) 03 Makina pneumatikoak Makina pneumatikoak espazio jakin batean hutsunea egiteko balioa du, hau da, espazio hori atmosferatik isolatzeko, edo zehaztasun gehiagorekin hitz eginez, airea arrarifikatzeko, ezinezkoa baita harekin huste absolutua lortzea.
Jean Antoine Nollet (1700-1770) 04 Nolleten aparatua Nolleten aparatua euskarri batez dago eratua. Bertatik lerro horizontalean kokatutako marfilezko hainbat esfera zintzilikatzen dira. Tresna horrekin Nolletek gorputz elastikoen arteko talkaren eraginak zein diren erakutsi zuen.
Macedonio Melloni (1798-1854) 05 Melloniren bankua Melloniren bankua banku optikoen aldaketaren ondorioz sortu zen, gainazal ezberdinetan zehar xurgatzearekin eta bero energiaren emisioarekin lotutako fenomenoak ikertze aldera.
Heinrich Daniel Ruhmokorff (1803-1877) 06 Ruhmkorffen bobina Transformadore elektriko bat da, behe tentsioko korronte jarraitu batetik abiatuz goi tentsioko korronte alterno bat eskuratzea ahalbidetzen duena.
Pieter van Musschenbroek (1692-1761) 07 Dilatometroa Dilatometroa metal jakin batean dilatazio lineala aztertzeko aukera ematen duen tresna bat da. Zehaztasun handia ez badu ere, metal ezberdinen dilatazioa alderatzeko aukera ematen du, esate baterako, aluminio, kobre eta brontzearena.
Ewald Georg von Klesit Pieter van Musschenbroek (1746) 08 Leydenen botila Leydenen Botila bat duzu eskuartean.Aldi berean sortu zuten Ewald Georg von Klesit zientzialari alemaniarrak eta Pieter van Musschenbroek herbeheretarrak 1746an eta beranduago William Watson britainiarrak eta Jean Antoine Nollet frantziarrak hobetu egin zuten, behin betiko konfigurazioa eman ziotelarik.
Ferdinand Philippe Carré (1824 -1900) 09 Carreren makina 1868. urtean sortu zuen Ferdinand Philippe Carre (1824-1900) ingeniari frantziarrak Carreren makinak elektrizitate estatikoa sortzen du marruskadura eta indukzio bidez. Asko erabili zen medikuntzan XIX. mendearen bigarren erditik aurrera.
Otto von Guericke (1645) 10 Magdeburgoko hemisferioak Magdeburgoko hemisferio batzuk topatu dituzu. Magdeburgoko hemisferioak XVII. mendearen erdialdera sortu zituen Otto von Guericke (1602-1686) zientzialari alemaniarrak.
Alessandro Volta (1791) 11 Voltaren kondentsadorea Voltaren kondentsadorea aurkitu duzu. Aparatu hori Alessandro Volta (1975-1827) fisikari italiarrak asmatu zuen 1791. urtean.
Petrus Jacobus Kipp (1830) 12 Kippenaparatua Kippen aparatua aurkitu duzu. Aparatuari bere asmatzaileak eman zion izena, Petrus Jacobus Kipp (1808-1864) kimikari alemaniarrak.