Ruhmkorffen bobina

Ruhmkorffen bobina bat topatu duzu.
Aparatu hori Heinrich Daniel Ruhmkorff (1803-1877) fisikari alemaniarrak asmatu zuen.

Transformadore elektriko bat da, behe tentsioko korronte jarraitu batetik abiatuz goi tentsioko korronte alterno bat eskuratzea ahalbidetzen duena.

Hasieran hau ulertzea zaila dirudi, baina ez da hain zaila…

  1. Lehendabiziko bobina bat, diametro lodi samarreko kobrezko hariz dozena zenbait bira emanda egina.
  2. Bigarrengo bobina bat, kobrezko oso hari fin batekin milaka bira emanda egina.
  3. Fardeletan bildutako burdin hagaxka sortaz osatutako nukleo magnetikoa
  4. Kontaktu mekaniko bat, oszilagailu ere izendatua.
  5. Eta muturretan bornez hornitutako metalezko bi hagaxka.

Korronte jarraitu batek zeharkatzen duenez, lehendabiziko bobinak eremu magnetiko bat sortzen du, metalezko hagaxken nukleoa magnetizatu egiten duena.

Hori gertatzen denean, nukleo horrek oszilagailu mekanikoa erakarri egiten du eta lehendabiziko bobinak korrontea jasotzeari uzten dio; aldi berean, bigarrengoan boltaje handiagoko tentsio bat induzitzen da.

Horren ondorioz azken horri lotutako metalezko hagaxketako borneen artean txinparta bat ateratzen da. Hagaxken nukleoak bere ahalmen magnetikoa galtzen duenean, oszilagailua nukleotik askatu egiten da eta jatorrizko bere posiziora itzultzen da. Horrela, lehendabiziko bobinak korrontea jasotzen du berriz ere. Ziklo hori mugagabe errepikatzen da. Oszilagailua segundo bakoitzean askotan ireki eta ixten da.

Oinarria: 15×28 cm. Altuera: 13 cm.

Heinrich Daniel Ruhmkorff

Heinrich Daniel Ruhmkorff (1803-1877)
Alemaniar fisikari hori mekanikako aprendiza izan zen, lehenik Hannoverren, hemezortzi urte bete arte, eta Parisen, ondoren. Bertan, arautu gabeko fisika-eskoletara joan zen, eta kalitate handiko tresna elektrikoak eraiki zituen.

1841ean, Antoine-Philibert Masson fisikako irakasleak eta Louis Bréguetek Mémoire sur l’induction (Indukzioari buruzko memoria) izeneko lana aurkeztu zuten Parisko Zientzia Akademian; indukzio elektromagnetikoko —Michael Faradayk aurkitu zuen, 1831n— bobinekin egindako esperimentuak deskribatu zituzten.

Ruhmkorffek indukzio-bobinetan jarri zuen arreta, eta, haiek hobetzen lan egin ondoren, indukzio-makina iraultzaile bat aurkeztu zuen 1851n: «Ruhmkorff bobina».

Zientzia eta teknologia maite dituzu?

Egin bat jakin-min handia duen gure komunitatearekin! Aurkitu “Laboratorium Sekretua”ren asmakizun zoragarriak eta “Jenio Asmatzaile” bihurtu zaitez!

Sartu!
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.