
Fresnelen lentea
Deduzituko zenuen moduan haren asmatzailearen izena darama, Augustin-Jean Fresnel (1788-1827) fisikari frantziarra
Fresnelen lentea bere garaian oso lente berritzailea izan zen. Berez, gaur egun erabili egiten da oraindik esparru ugaritan. Linternetan, autoen faroetan edota errealitate birtualeko bisoretan aurki dezakezu…
1822. urtean probatu zuten lehen aldiz Corduaneko itsasargian.
Baina nola funtzionatzen du zehazki?
Fresnel ohartu zen lente batean argia bildu eta areagotzea ahalbidetzen duena gainazala baino ez dela. Horrela, arinagoa eta erabilerrazagoa zen bat eraikitzeko aukera otu zitzaion, lente arrunt baten barnealdea hustuz, hau da, xaflatan moztuz.
Moztu ondotik geratu ziren eraztunei esker lente mailakatu bat era zitekeen, jatorrizkoa baino askoz ere meheagoa izan arren propietate berdinak eskaintzen zituena: irekiera handia eta distantzia fokal laburra.
Itsasargietan ez ezik, Fresnelen lenteak eguzki kolektoreetan erabili izan dira anitzetan.
Arretaz begiratzen baldin baduzu, lentearen atzealdean, hiru hagaxkarekin eutsita, euskarria dago, eguzki izpien ekintzaren eraginpean utzi nahi den gorputza ipintzeko balio duena. Euskarri hori sistemaren foku nagusian dagoenez, bertan ipintzen diren substantziak oso tenperatura handien eraginpean geratzen dira. Urrea, platinoa eta kuartzoa berehala urtuko dira bertan.
Neurriak
Oinarria: 71×32,5 cm. Altuera: 25 cm.


Augustin-Jean Fresnel
École Polytechnique eta École des Ponts ParisTech eskoletan ikasitako ingeniari ospetsua historiara igaro zen, argiaren uhin-teoria garatzeagatik.
Goitik behera aldatu zuen itsasargiak enfokatzeko erabiltzen ziren leiar mailakatuen diseinua. Garai hartan, 17 eta 20 km bitarteko distantziatik ikus zitezkeen ikatzezko itsasargiak; baina, Fresnelen leiarrari esker, 40 km-ra irits zitekeen argia.
1820ko hamarkadan, bere lehen leiar mailakatua aurkeztu zuen ingeniariak Cordouan itsasargian, Girondako itsasadarraren bokalean. Itsasargiaren Batzordeak iragarritako sistemaren prototipoa da.
Zientzia eta teknologia maite dituzu?
Egin bat jakin-min handia duen gure komunitatearekin! Aurkitu “Laboratorium Sekretua”ren asmakizun zoragarriak eta “Jenio Asmatzaile” bihurtu zaitez!
Sartu!