Bergaran bada inoiz entzun ez duzun leku bat.
Ezagutza baliotsua gordetzen duen leku misteriotsua da.
Laboratorium- etik sartzen da, benetan beste mundu baterako atari bat den ate sekretu batetik…

Hemen garrantzitsuenetako batzuk ezagutuko dituzu.

  • Fresnelen lentea

    Fresnelen lentea bere garaian oso lente berritzailea izan zen. Berez, gaur egun erabili egiten da oraindik esparru ugaritan. Linternetan, autoen faroetan edota errealitate birtualeko bisoretan aurki dezakezu…
  • Haldaten aparatua

    Haldaten aparatuak Hidrostatikaren Funtsezko Legea erakusten du. Lege horren arabera, edalontzi baten hondoaren gainean eragindako presioa hondo horren tamainaren baitakoa da, eta baita sakoneraren eta likidoaren dentsitatearen baitakoa ere, baina likido kopuruak eta edalontziaren formak ez dute eraginik.
  • Makina pneumatikoak

    Makina pneumatikoak espazio jakin batean hutsunea egiteko balioa du, hau da, espazio hori atmosferatik isolatzeko, edo zehaztasun gehiagorekin hitz eginez, airea arrarifikatzeko, ezinezkoa baita harekin huste absolutua lortzea.
  • Nolleten aparatua

    Nolleten aparatua euskarri batez dago eratua. Bertatik lerro horizontalean kokatutako marfilezko hainbat esfera zintzilikatzen dira. Tresna horrekin Nolletek gorputz elastikoen arteko talkaren eraginak zein diren erakutsi zuen.
  • Melloniren bankua

    Melloniren bankua banku optikoen aldaketaren ondorioz sortu zen, gainazal ezberdinetan zehar xurgatzearekin eta bero energiaren emisioarekin lotutako fenomenoak ikertze aldera.
  • Ruhmkorffen bobina

    Transformadore elektriko bat da, behe tentsioko korronte jarraitu batetik abiatuz goi tentsioko korronte alterno bat eskuratzea ahalbidetzen duena.
  • Dilatometroa

    Dilatometroa metal jakin batean dilatazio lineala aztertzeko aukera ematen duen tresna bat da. Zehaztasun handia ez badu ere, metal ezberdinen dilatazioa alderatzeko aukera ematen du, esate baterako, aluminio, kobre eta brontzearena.
  • Leydenen botila

    Leydenen Botila bat duzu eskuartean.
    Aldi berean sortu zuten Ewald Georg von Klesit zientzialari alemaniarrak eta Pieter van Musschenbroek herbeheretarrak 1746an eta beranduago William Watson britainiarrak eta Jean Antoine Nollet frantziarrak hobetu egin zuten, behin betiko konfigurazioa eman ziotelarik.

  • Carreren makina

    1868. urtean sortu zuen Ferdinand Philippe Carre (1824-1900) ingeniari frantziarrak Carreren makinak elektrizitate estatikoa sortzen du marruskadura eta indukzio bidez. Asko erabili zen medikuntzan XIX. mendearen bigarren erditik aurrera.

  • Magdeburgoko hemisferioak

    Magdeburgoko hemisferio batzuk topatu dituzu.
    Magdeburgoko hemisferioak XVII. mendearen erdialdera sortu zituen Otto von Guericke (1602-1686) zientzialari alemaniarrak.

  • Voltaren kondentsadorea

    Voltaren kondentsadorea aurkitu duzu.
    Aparatu hori Alessandro Volta (1975-1827) fisikari italiarrak asmatu zuen 1791. urtean.

  • Kippen
    aparatua

    Kippen aparatua aurkitu duzu. Aparatuari bere asmatzaileak eman zion izena, Petrus Jacobus Kipp (1808-1864) kimikari alemaniarrak.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.